2009 URTEA

ELKARTASUN BAZKARIA

Gabon datak gertu daudela, gure artean ez daudenekin gogoratzen gara, ta bereziki espetxeetan ditugun gure adiskideekin.

 

Beraiekiko elkartasuna adierazteko antolatzen da bazkari hau; berton elkartasun denda eta hainbat zozketa egiten dira.

 

Giro oso onean pasa genuen eguna eta adin ezberdinetako jendea elkartu ginen, gure preso eta euren senideei elkartasuna adierazteko.

 

EUSKAL  PRESO  ETA  IHESLARIAK  ETXEAN  NAHI  DITUGU

 

BIDEO EMANALDIA

Arratsaldeko 6 etan Palestinar herriarekiko elkartasuna adierazteko, gatazkaren ikuspuntua ematen dutenen bideo emanaldia antolatzen da.

 

Bideo Emanaldia.pdf
Documento Adobe Acrobat 831.8 KB

 

Bideo emanaldi ostean txokolate beroa hatzen da egunari amaiera emateko

KATILLOTXURA MENDI IRTEERA

 

 

Nora: Forutik Katillotxura. (Buelta trenez)

Ordua: 9:00

Irteera lekua: Haitz Biribil elkartean

 

 

 

Iluntzean 19:00etan txangoan zehar ateratako argazkien emanaldia eta afari-askaria txokoan. (Ikusi ARGAZKIAK)

FORUTIK FORURA 1.MENDI MARTXA

 

Ikusi  HEMEN

 

ELKARTEAREN INAUGURAZIO OFIZIALA

KAMISETA BERRIA

KORRIKA 16

Korrika  16  ere heldu da eta gure herritik igarotzearen aitziakian eta Gure Ama Hizkuntzari, Euskarari, bultzada bat eman asmotan egitarau prestatzen da.

 

Oraingo honetan gainera lehen aldiz HaitzBiribil Elkarteak bere kilometrotxoa egingo du Forutik igarotzean.

KOMIKI ERAKUSKETA

Tasio komikigileak egindako zenbait bineten erakusketa antolatzen da. Erakusketa urtarrilaren 7ra arte izango da ikusgai Haitz Biribil elkartearen lokalean bertan. Lokala domeketan zabalik izaten da normalean.