2008 URTEA

FORUKO NEKAZAL AZOKA

HaitzBiribil  Elkartea, lehen aldiz Foruko Nekazal Azokaren barnean bere erakustokia izan zuen.

 

Erakustoki honetan urtean egindako ekintza batzuen bideo emanaldia egin zen.

 

Honez gain atera berri zen otzararen boletoak eros zitezkeen.

 

Salgai izan genituen ere elkarteko nikia eta Aurreko urteko Korrika dela eta egindako bideoa.

OTZARA

 

Gabonetan ohikoa izaten da han eta hemen gabon otzarak zozkatzen ikustea. Guk hala ere, gabonak baino lehenagorako prestatu dugu otzara eder bat, kalitatezko produktuez beteta, eta ez gabonetako produktu tipikoekin.

 

Guztira 1000 txartel banatu genituen eta azkenik irabazlea herritar bat izan zen, beretzat izan zen otzara eder bat.

Zozketarako txartela
Otzara 2008.jpg
Imagen JPGE 721.7 KB

ELKARTEKO NIKIA

Herriko jaien urbiltasunak bultzatuta, Elkarteko niki bat kaleratzea pentsatzen da, bai bazkide eta bai nahi duen ororentzat.

 

Gaur egun oraindik badaude ale batzuk "L"  eta "XL"  tailakoak nahi duenarentzat.  Hauen prezioa 12 €-koa da.

 

Nahi duenak, gurekin kontaktuan jarri. (Ikus KONTAKTUA atala)

PORRA 2008

Oraingo hontan, porra baserrien argazkiekin egin da, eta ez pertsonen argazkiekin 2007 urteko porran egin zen bezala.

Erantzuna Porra 2008.pdf
Documento Adobe Acrobat 32.1 KB

2008 ko Porran,  2007 urtean beste partehatzaile izan dira 30 bat. Denak asmatu dituztenak eon dira eta beraien artean zozketa eginda  irabazlea MARIA ISABEL ETXEBARRIA izan da. Beronek Euskal Herriko edozein landetxetan asteburu bat igarotzeko aukera izango du.